KEINU, ANTZERKIRA HURBILDUZ|

Errotik gorantza datorren keinua ahotsa, gorputza, zeinua.

Artedramak eta Kultur Etxea Fundazioak elkarlanean, arte eszenikoetara hurbildu nahi duten herritarrei aukera luzatu nahi diegu jolasa, irudimena eta sorkuntza elementu nagusitzat dituen antzerkiaren abenturan murgiltzeko. Gernika-Lumon kultur eskaintza anitza emateko asmotan antzerki ikastaroak ere eskaini nahi ditugu.  Arte eszenikoen mundura lehen pausua emateko tailer trinkoak euskaraz proposatzen ditugu eta horiekin batera antzerkigile ezberdinen begirada ezagutzea dugu helburu. Gure KEINU antzerkigileei, antzerkizale eta etorkizuneko aktoreei zabaldu nahi diegu gure herrian eta eskualdean.  Antzerkia jolas moduan euskara hutsean lantzea da gure erronka nagusia beste behin ere. Saio hauetan ikasle bakoitzak bere sormenezko unibertso propioa eraikitzea gustatuko litzaiguke eta antzerkiak dituen forma guztiak ezagutzea gurekin.

 

Antzerkiaren transmisioa, unibertsoa, aldarrikapena orain eta hemen gure KEINUri esker.

 

Izena emateko, jarri gurekin harremanetan 615 779 511 telefonora deituz, edo info@artedrama.eus helbidera idatziz.

 

KEINU AMANCAY GAZTAÑAGARI.

KEINU JON ANDER URRESTIRI.

KEINU ANDER LIPUSI.

Amancay Gaztañaga (Guayaquil-Ecuador, 1980) 2002 urtean lizentziatu zen Madrilgo R.E.S.A.D-en (Real Escuela Superior de Arte Dramatico). Gorputza eta burua nola lotu aurkitu nahian Peter Brook-ekin egiten du topo eta bere konpainiako kide den Hassame Koyaute-ren eskutik Griot-en kontatzeko erak ikasten ditu. Musika eta dantza beti egon dira aktore bilaketa horrekin erabat lotuta. Kamikaz Kolektiboko kide eta sortzaileetako bat. Egun ArteDramak 2021ean estreinatuko duen antzezlana idazten eta zuzentzen dabil Ander Lipusekin batera.

 

Sorkuntzaren bide askeetan barrena

Zer da kontatu nahi duzuna? Nola kontatuko zenuke? Bi galdera hauei erantzun ahal izateko, beharrezkoak diren lan-tresnak eskuragarri jarriko ditugu ikastaroan. Interpretazioan lehen urratsak emango ditugu, jolas ezberdin eta inprobisazio teknikak erabiliaz. Norberak istorio bat kontatu ahal izateko duen gaitasuna landuko dugu. Gorputzaren pudore eta lotsak apurtu eta ikasleak dituen espresatzeko eta kontatzeko beharrei bidea irekiz.

 

- Azaroak 16-17

- 10:00-13:00

- Elai Alai Aretoa

- 15 urtetik aurrera

- 25 €

Filosofian  eta Arte Eszenikoetan graduatua. Ikasketa hauek burutu bitartean kurtso osagarri ezberdinak egin ditu irakasle ezberdinekin: Andres Corchero, Roberta Carreri, Eugenio Barba, Fabio Mangolini, Iben Nagel Rasmussen, Pablo Ibarluzea, Francesco Carril ... beste askoren artean.  Arriguri ikus-entzunezko proiektuarekin lan ugari egin ditu. Interprete moduan ere lan egin du, adibidez, Arriagako Gerard Jones-en, "Madrigales" ikuskizunean. Tarteka proiektu pertsonalak garatu ditu, adibidez Baratzako scratxe gauean aurkeztutako Des()reka pieza. Egun, “Antigone” proiektua sortzen ari da Horman Poster kolektiboarekin eta bere baserriaren inguruan egindako ikerketa baten oinarritutako antzerki obra pertsonal bat bukatzen ari da, Dantzertin lortutako sorkuntza-beka batekin: “Gure baserri galduen gorputz biziak". Honetaz gain, Busturialdeko herri ezberdinetan antzerki tailerrak ematen ditu.

 

Espazioa jokatuz

Irudimenari forma emateko beharrezkoa da ezagutzen ez duguna, ezagutzen dugunetik konkistatzen saiatzea. Horretarako gazteenek ondo ezagutzen dugun tresna bat erabiliko dugu tailerraren ardatz nagusi: Jolasa.

Espazioan egon, mugitu eta transformatzeko bidai honetan jolasaren plazerraz baliatuko gara bakoitzak duen animalia eszenikoan murgiltzeko eta ezagutzeko. Muga ezberdinen bitartez ikasiko dugu antzeztea gure buruari joko bat proposatzea dela. Honetarako kanpo estimulu ezberdinak erabiliko ditugu,  ikasleek erraztasunez beraien irudimena zorroztu eta forma emateko.

 

- Azaroak 30 - Abenduak 1

- 10:00-11:30 (8-11 urte)

   12:00-13:30 (12-14 urte)

- Elai Alai Aretoa.

- 12 €

Deskargatu Flyerra >>

Ander Lipus (Markina-Xemein, 1971) Madrilgo William Layton Antzerki Laborategian egin zituen lehen ikasketak. Bilbora itzulita, beste artista batzuekin Mina espazioa sortu zuen eta bere ibilbidea antzerki ikerketa eta esperimentaziora bideratu. 1998an Antzerkiola Imaginarioa taldea sortu eta aktore eta zuzendari lanetan aritu zen. Antzerki antropologian aditua, zenbait ikastaro eta antzerki eskoletan irakasle izan da. Aulestin urtero ospatzen den ADEL ArteDrama Euskal Laborategiko zuzendari artiskoa da. 2007an ArteDrama Arte Eszenikoen Plataforma sortu zuen, eta 2012an, proiektu pertsonalak bideratzeko, HUTS TEATROA.

 

Antzerkia biziz

Antzerkia plazerez bizitzea du helburu tailer honek. Talde-lana eta aktorearen autonomia izango dira tailer honek jarraituko dituen ildoak. Mekanika eta adierazpide ezberdinen ikasketek aktorearentzako herraminta mekanikoak izateko balioko dute, gero, aktoreak bere ahotsa eta gorputza espazioan landu ditzan. Mekanikatik poetikara, ekintza dramatikoak eraikiko dira. Ikerketa, bilaketa eta bide esperimentalak taldeka eta bakarka landuz. Aktorearentzako materialen praktika sortzaileak eta forma aktoral berrien bilaketa dira ikastaroaren xede antzerkiaren labirintoa. Antzerkia plazerez bizitzea du helburu tailer honek. Antzerkiaren mundua ezagutu nahi duen orori dago zuzendua ikastaro hau (17 urtetik gorakoentzat). Batez ere, antzerki munduan, gauza berriak ikasi, aurkitu eta jolasteko prest dagoenari.

 

- Abenduak 14-15

- 10:00-13:00

- Elai Alai Aretoa

- 18 urtetik aurrera

- 25 €

Deskargatu Flyerra >>

Artedrama. Arte Eszenikoen Plataforma.                                      Tel.: (+34) 615 77 95 11  .  (+34) 636 552 244

info@artedrama.com