ADEL 2017|

ARTEDRAMA EUSKAL LABORATEGIA / TOPAKETAK.

ArteDrama Euskal Laborategia (ADEL), arte eszenikoetan euskaraz aritzen garenon topagunea da; aktore, zuzendari, antzerkigile zein antzerkizaleentzat urtero zabaltzen den gunea.

 

Euskar Herriko arte eszenikoetan murgilduta gaudenon arteko eztabaidak, jakintza eta elkartrukeak sustatzeko asmoarekin, astelehenetik larunbatera, 48 orduz guztira, 5 irakasleren tailerrak prestatu ditugu. Ikastaro guztiak euskaraz izango dira, eta matrikula 400€koa (lotarako lekua eta otorduak barne).

 

Laborategi gisa jaiotako esperientzia honetara gonbidatuta zaude!

AURTENGO IRAKASLEAK

ANDER

LIPUS.

AMANCAY GAZTAÑAGA.

Madrilgo William Layton Antzerki Laborategian egin zituen lehen ikasketak. Bilbora itzulita, beste artista batzuekin batera Mina espazioa eta Antzerkiola Imaginarioa sortu zituen. Antzerki antropologian aditua, zenbait ikastaro eta antzerki eskoletan irakasle izan da. 2007an ArteDrama arte eszenikoen plataforma sortu zuen, eta 2012an, proiektu pertsonalak bideratzeko, Huts Teatroa konpainia. Egun, “Francoren Bilobari Gutuna” obrarekin dabil, aktore lanetan.

2002 urtean lizentziatu zen Madrilgo R.E.S.A.D-en, biolineko irakasle titulua eskuratzearekin batera. Laila Rangel eta Eva Chaconekin dantza munduan murgildu ostean, bilaketa prozesuak Atenasera eramaten du tragedia grekoa arakatzera eta Egiptora dantza faraonikoa ikastera. Gorputza eta burua nola lotu aurkitu nahian Peter Brook-ekin egiten du topo eta bere lankide den Hassame Koyaute-ren eskutik Griot-en kontatzeko erak ikasten ditu. Bueltakoan, dantza eskola bat irekiko du Zestoan eta GRISES musika taldeko abeslari bilakatuko da.

 

Lóm Imprebis taldearen “Quijote” antzeztu du, Tanttakarekin “Sonujolearen semea”, Kamikaze kolektiboa sortu eta “Euli-giro” taularatu... Telebistan ere badabil 3txulo programan 4ra ren pertsonaia antzezten eta azken urtean Z U L O laburra estreinatu du Erika Olaizolarekin batera.

PABLO IBARLUZEA.

GARAZI LOPEZ DE ARMENTIA.

Nazioarte mailan eskarmentu handiko antzezle, zuzendari eta antzerki-pedagogoa da. École Jacques Lecoq Eskolan (Paris), Estudis Escénics El Timbal Eskolan (Bartzelona) diplomatua. Clown eta Maskara Neutra irakaslea da Pariseko École Philippe Gaulier izenekoan.

 

YINdeYAN Teatro-ko sortzailea da eta ematen dituen nazioarteko ikastaroetan 15 herrialde desberdinetako ikasleak jaso izan ditu. Honako antzezlan hauek zuzendu ditu, besteak beste: Dxusturi Teatroa-ren “Konpota” eta “Karramarroa”, Pabellón 6ek ekoiztuta “Godot” eta Anodino Teatroa-rentzat “Zerura eroria”. Marie de Jongh-en “Amour” antzezlanean (ikuskizun onenaren FETEN saria eta Ercilla Saria euskal ekoizpen onenari) aktore eta Cirque Du Soleil-en Dralion ikuskizunean clown aritu da.

Bartzelonan burutzen ditu dantza ikasketak Company & Company eskolan (2003-2007) eta bertan gelditzen da Moreno Bernardirekin lan egiteko besteak beste. Bitartean Obra Theatre konpainiaren eskutik antzerki mundura sartzen da. Gasteizera itzuli eta Parasite Kolektiboa sortzen du eta Baratza Aretoa irekitzen du. Urte hauetan dantza irakasle bezala eta antzezle bezala lan egin du (Porpol teatro, Idoia Zabaleta, NUI danza, Eva Guerrero).

UNAI LOPEZ DE ARMENTIA.

Arte Eszenikoetan lizentziatua da Londreseko Rose Bruford College-n (BA European Theatre Arts, 2003). Geroztik Europatik aritu da hainbat konpainiekin lanean. Zecora Ura (Ingletera/Brasil) eta Obra Theatre (Frantzia) konpainiak ko-fundatu zituen eta New International Encounter (Ingalaterra/Norvegia) konpainiako kidea da. 2009an Gasteizera itzuli eta Factoria de Fuegos elkartea osatu zuen Sleepwalk Kolektiboko kideekin, ekimen artistiko eta kulturalak sustatzeko. Gaur egun Parasite Kolektiboarekin aritzen da antzerki proiektuak eraikitzen. Gainera Baratza Aretoaren zuzendaria da Garazirekin. Unaik zuzendari, aktore eta pedagogo moduan esperientzia zabala dauka antzerki fisiko eta komedia arloetan.

EMANALDIAK. ADEL 2017.

HOZKAILUA

Apirilak 17. 21:00 . Udal Aretoa.

ATTE HIL AURRETIK

Apirilak 19. 21:00 . Udal Aretoa.

ELTXOAK

Apirilak 18. 21:30 . Udal Aretoa.

JADANIK HILDA

Apirilak 20. 21:00 . Udal Aretoa.

SWEENEY

Apirilak 21. 22:00 . Frontoia.

IKASTAROAK ADEL 17

ANDER LIPUS (Tresnak. 8 orduko ikastaroa).

Ikastaroan zehar gorputz eta ahots ariketak egingo ditugu, aktorearentzako teknika ezberdinen ezagutzan sakonduz. Arnasa, oreka, indarra, adierazpena, espazioa eta jauzia bezalako kodigoekin interpretazioaren munduan murgilduko gara. Aktorearen joko organikoa bilatzen jolastuko dugu ikastaro trinkoan.

AMANCAY GAZTAÑAGA (Erraiak eta arrazoia josten. 8 orduko ikastaroa).

 Nola lortu gure gorputza eta gure buruaren arteko elkarlana? Zer egin gure gorputzak inpultsoa horren garbi duenean eta ahoa ireki eta gure hitzak berarekin bat ez datozela ikustean? Testua buruan dugu askotan, pertsonaiaren esentzia berriz gure barren barrenean sentitu dezakegu eta ala ere zein zaila egiten den bi mundu horiek lotzea.

 

Michael Chejov eta William Layton-en teknikak jorratuko ditugu ikastaro honetan. Lehenik testu bat ondo barneratu ahal izateko argibide batzuk emango dizkizuet eta gero hori gure gorputzera ekartzen ikasiko dugu gorputz ariketen bitartez. Jolastuz egia aurkitzen saiatuko gara. Pertsonaiaren egia.

PABLO IBARLUZEA (Clown: barregarria izateaz gozatu. 8 orduko ikastaroa).

Ikastaroaren helburua bakoitzak barruan daraman eta besteei barrea eragiten dien tentel hori aurkitzea da, inprobisazio ariketen bitartez. Aurkitu ondoren, tentel horretaz harro egotea lortu behar da, tentel hori beste batzuen aurrean erakusteaz gozatzea eta elementu teknikoen laguntzaz ikuskizunak prestatzen ikastea. Ikastaroa hiru partetan banatzen da: gorputza aktibatzeko gorputzaren beroketa orokor saioa, eta konplizitate jolasak. Horren ondoren Clown teknikak ikasteko atala egongo da eta, amaitzeko, inprobisazioa, Clown-aren egoeran zentratua.

GARAZI LOPEZ DE ARMENTIA ETA UNAI LOPEZ DE ARMENTIA

(Antzerki ensemble. 24 orduko ikastaroa).

Dantza eta antzerkia elkartzen diren munduan murgilduko gara antzezle artisauari ikerketa sakon eta zintzo batera eramanez.

 

Lanaren oinarria taldea izanik, kideen entzumen sentsoriala eta sentsitiboa barrurantz eta kanporantz finduko da. Neutraltasunetik abiatuta, adierazkortasun irudimentsu eta zehatza lortuko dugu, gure buruaren eta gorputzaren arteko komunikazio psikofisikoa eta norberak duen naturaltasun intuitiboa indartzeko.

Artedrama: Jose Ramon Aketxe plaza, 11. 48940 Leioa. Bizkaia.          Tel.: (+34) 615 77 95 11  .  (+34) 633 56 76 46  .  94 607 25 72

info@artedrama.com